ZEREGINA

Herrigintzan inplikatuko diren pertsonak hezitzea, giza balioetan irizpide zabal eta landuen jabe eta etorkizuneko teknologietan trebe izanik, ikasten jarraitzeko prestakuntza egokia izan dezaten.

 

BALOREAK

 

 

1-ETORKIZUNA ERAIKI: Inguruko beharretatik abiatuta, heziketa lanak ume eta gazteak etorkizunerako prestatu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak garatuz. (Ikuspegi prospektiboa).

 

 

 

2-SORTUZ IKASI: Etorkizun hori pertsona ireki, sortzaile eta kritikoen esku ikusten dugu eta hori metodologia aktiboaren bidez lor daiteke. (Ikuspegi proaktiboa).

 

 

 

3-EUSKARATIK ABIATUZ: Euskal Herri normalizatu batean ikusi nahi ditugu gure ikasleak. Euskara, gizarte harreman guztietarako tresna landua izango dute gure ikasleek. (Ikuspegi euskalduna). Halaber, kalitatezko Euskal Eskola Publikoa gauzatzen ari diren beste ikastetxeekin harremanak izango ditugu.

 


 

4-KULTURA GUZTIETARA ZABALIK: Norbere nortasunetik abiatuz, beste hizkuntza eta kulturetara ireki eta haiekin harremanak bultzatuko ditugu. Gaztelania ere bereziki landuko da, oinarrizko bi hizkuntzetan trebetasunez baliatzeko gaitasuna lortu arte (Ikuspegi zabala).

 

 

 

5-PARTE HARTUZ HEZI: Eskola komunitatean (guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle), heziketa lanean partaide izango deneko eskola osatuko dugu. (Ikuspegi parte hartzailea).

 

 

 

6-BEREZITASUNAK ONARTUZ HEZI: Ikasle bakoitzaren izaera eta egoera kontutan hartuz, ikasleak dagokion aurrerapena egin dezan saiatuko da eskola. (Ikuspegi pertsonalizatua).

 

 

 

7-OSOTASUNEAN HEZI: Programazio akademikoez gain, ume eta gazteen bizitzan interesgarri diren gaietan ere heziko ditugu. (Ikuspegi hezitzailea). 

  • OSASUNAREN SUSTAPENA ETA HEZIKETA: Ikasleen heziketa integralaren barruan, ohitura osasuntsuak bultzatuko ditugu, alkohola, tabakoa eta beste drogen kontsumoaren prebentzioa sustatuz. 
  • ELKARBIZITZAREN KULTURA ZABALDU: Jarrera bortitzen prebentzioa, biolentzia ezaren metodologia erabiliz istilu eta gatazken konponketetan. Eskubide eta aukera berdinen errespetoan eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza ereduak sustatu. 
  •  
  • SEXU DISKRIMINAZIO JARREREN ERRADIKAZIOAZ SENTSIBILIZATU: Orokorreko tratu desberdinen aurrean eta bereziki sexu diskriminazioaren aurrean, erantzun mekanismoetan hezitu.

 

 

 

8-ETENGABE HOBETUZ: Inertzian erori gabe, beti ere arlo guztietan hobetzen saiatuko gara, Kalitate Batzordearen irizpidearen arabera . (Ikuspegi dinamikoa).