Notak eta Hutsegiteak.

 

Inika Lotura


 Kurtso birtualak

Lotura Moodle



institutuko webguneak

Blogen Logoa



KAMIXETAK ETA SUDADERAK.

 

 

Institutuko SUDADERAK (15€) eta KAMISETAK (5€) atera ditugu!                                       
biak S / M / L / XL tamainatan.                                                                                                              
Interesatuta baldin bazaude Tutorearekin hitz egin ezazu!   


liburutegia

 


 

 

Mendaroko ipuin lehiaketa ate joka

Asteartean, abenduaren 17an, amaituko da Mendaroko XV. Euskarazko Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea. 1. eta 2. DBHkoek ilustrazio edo marrazki batetik abiatuz bi orrialde gehienez dituen ipuina idatzi beharko dute eta 3. eta 4. DBHkoek aurrez emandako gai bati buruzko komiki bat sortu beharko dute. Nahi duenak, abenduaren 14an, larunbatean, izango du literatur tekniketan trebatzeko aukera Mendaroko liburutegiak antolatu duen Idazte-Marrazte sorkuntza tailerrean.

Poeta bat zuzendari

Azaro amaieran eman diren Arabako Literatura Lehiaketetan IƱaki Odriozola Elgoibar BHIko zuzendaria izan da irabazlea, euskarazko poesia atalean.

Ernestina de Champourcin XXX. sarian euskarazko hamabi lanetatik irabazle atera da Odriozolaren "Teilatupetik" olerki bilduma.

Bertan, epaileek diotenez: "Egunerokoan murgildutako hiri batetako irudi sotilak biltzen ditu idazleak".

 

3. eta 4. DBHkoak Durangoko Azokan izan dira

Gaur, abenduaren 5a, 3. eta 4. DBHko ikasleek Durangoko Azokatik egin dute joan-etorria trenez. Irudian 3. DBHko hainbat ikasle eta 4. DBHko beste batzuk azoka atarian.

Euskal Kultura ikasgaian Euskararen Egunerako prestaketetan aritu dira

Hona hemen prestaketekin egindako bideoa.

https://animoto.com/play/FRNXgyWe3zO2AOyedEGIIw

Nerea Urbietak irabazi du euskararen aldeko esaldi lehiaketa

Bihar, Euskararen Egunean, Elgoibarko ikasleek soinean eramango dituzten kamisetetan Nerea Urbieta Elgoibar BHIko ikaslearen esaldia agertuko da: "Jardun eta jardun danona egin daigun". 106 esaldi aurkeztu ziren Elgoibarko seigarren Euskararen Eguneko Esaldi Lehiaketan eta bereak irabazi du.

Ikastetxeko telefono zenbakia:

  

943 89 93 16

  

...eta FAX zenbakia:

 

943 89 93 17


Ikastetxeko Argazkiak eta Bideoak:

 

 

 

Irudiak Bideoak

 


AGENDA

Uneko Gunearen Egutegiak

 

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak.

 

 


IKT Erdi Maila

Logo AenorKalitatea Hezkuntzan