Batxilergoak

Lege-araudia

23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma sortu eta ezartzekoa, 122/2010 Dekretuaren bidez

 

Matrikulatzeko Baldintzak

1.- Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.

2.- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluek aipatzen duten teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko modalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.

3.- Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-tituluak dituztenek

 

Kurtsoz igarotzeko eta Titulaziorako baldintzak

1.- Bigarren mailara pasatuko dira ikasitako ikasgai guztiak gainditzen direnean edo gehienez bi ikasgaitan ebaluazio negatiboa jasotzen denean.

2.- Bigarren mailara ikasgai guztiak gainditu gabe pasatzen direnak gainditu gabe dituzten aurreko mailako ikasgaietan matrikulatu behar izango dira. Ikastetxeek errekuperaziorako jarduerak eta gainditu gabeko ikasgaien ebaluazioa antolatuko dituzte.

Maila berean urtebete gehiago geratzea.

1.- Bigarren mailara pasatzen ez diren ikasleak urtebete gehiago geratu beharko dira lehenengo mailan, eta maila osoa egin beharko dute ebaluazio negatiboa duten ikasgaiak lautik gora badira.

2.- Bigarren mailara pasatu ez eta hiru edo lau ikasgaitan ebaluazio negatiboa dutenek aukera hauek izango dituzte:

a)Berriro matrikulatu egin ahal izango dira Batxilergoko 1. maila osoan, eta uko egingo diete lortutako kalifikazioei.

b)Batxilergoko 1. maila osoan matrikulatu egin ahal izango dira; horrela, aukera izango dute dagoeneko gaindituta dituzten ikasgaietako prestakuntza finkatzeko eta horien kalifikazioa hobetzeko. Kalifikazioa txikiagoa bada, aurreko urtean lortutakoa mantenduko da.

c)Matrikulatu ahal izango dira ebaluazio negatiboa izan duten ikasgaietan. Ikastetxeen antolamendu-baliabideen arabera, euren prestakuntzarako ikastetxeko zuzendaritzak egoki deritzenak ere ikasi ahal izango dituzte.

3.- Bigarren maila amaitzean ikasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleek ikasgai horietan matrikulatu ahal izango dira gainditutako ikasgaiak berriz ikasi behar izan gabe.

 

Batxilergoko Titulua

1.- Batxilergoa edozein modalitatetan behar bezala egiten duten ikasleek Batxilergoko titulua jasoko dute, eta titulu horrek lan- eta ikasketa-ondorioak izango ditu.

2.- Batxilergoko titulua lortzeko Batxilergoko bi ikasturteetako ikasgai guztien ebaluazio positiboa jaso beharko da.